Hik Hasi aldizkariko lagunek urtarrileko alerako artikulu bat eskatu zidaten. Idatzita nuelarik sarrera honen izenburua pentsatu nion. Baina, argitaratuko zen atalak galdeidazue izena zuenez, honela utzi genuen:
Nola bultza dezakegu eskola komunitatea osatzen duten kideen parte-hartze aktiboagoa?
(Gainean klikatuz, pdfan irakurgai izango duzu, eta hemen, berriz, Hik Hasiren webgunean online moduan)
Bertan, gurasoek hezteko momentuan gaur egun bizitzen duten bakardadea, irakasleek jasaten duten presioa edota haur/gazteak inguratzen dituzten arrisku anitzak bezalako faktoreek, hezkuntza komunitatea aktibatzearen beharraz ohartarazi behar gaituztela esaten dut, eta hori egitea gure esku dagoela.
A! Akats txiki bat izan da eta EHUko irakasle titulua jarri didate Hobesteko aholkularia naizela adierazi ordez...